XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

144. D: 5'; A: 140 p /m.

Larunbat askotan goiz aldera etxeratzen ginen.

Oraingo lanean sobera aspertzen nintzen eta bizi guztia han ez nuela galdu behar eta, Europa ikustera abiatzea erabaki nuen.

Ordurarteko dirua poltsikoan sartu eta munduan zehar joan nintzen.

1939an agurtu nituen adiskide guztiak eta Mexiko aldera jaitsi nintzen.

Bero kiskalgarria zerion eguzki hari.

Hango desertua, izan zitekeen lehorrena zen.

Gero Kubaruntz jo nuen.

Han egon nintzen denbora gehiena hondartzan eta itsasoan igaro nuen; ondoren, Italiaruntz abiatu nintzen.

Hau beti izan zen nire ametsa eta orain egia bihurtzera zihoan.

Napolesen jarri nituen oinak lehenbizi.

Egun hura ahaztu ezina izango zait.

Herri ederra eta dotorea zen; museo...

145. D: 5'; A: 140 p /m.

handi bat zirudien bere eskultura erromanikoekin.

Bestalde, oso erromantikoa zen guzti hura ilunabarrean.

Vesubio sumendiak irensten zuen eguzkia, hala zirudien behintzat.

Bertako jendea oso apala eta zerbitzaria zen; gustora egon nintzen bertan, baina ez nintzen ni Italia ikusi gabe geldituko, hori ez.

Aldameneko herria Salerno zen; nahiko txikia eta industriala.

Portu bat ere bazuen eta bertan Siziliarako itsasuntzian sartu nintzen.

Hau ez zen bidaztiak zeramatzana, kargamentukoa baizik, baina nirekin exzepzio bat egin zuten.

Mediterraneo itsasoa beti bare-bare egon ohi da, haserraldirik gabe.

Orduan ere ongi portatu zen.

Neure burua zoriontzen nuen bidaia hura egiteko erabakia hartu nuelako...